Laster ikusiko dugu elkar. Saioaren aurretik bi gauza egin behar dituzue etxean: 30 bat minutu guztira.
Komeni da lasai egitea. Egun horretan egingo dugun lanaren zati handi bat zuen erantzunen araberakoa baita.
Noiz: lasai egoteko tarte bat duzuenean. Beranduenez, saioa baino bi edo hiru egun lehenago.
Balidazio zientifikoa duen testa: 47 galdera. Emaitzak dira saioan ikusiko dugun gaitasun-maparen oinarria.
Bi gauza dira gakoa:
Badira oso antzekoak diren galderak, baina detaile ezberdinak dituztenak. Ñabardura idazkeran dago; beraz, arreta jarriz irakurtzea komeni da, presarik gabe.
Lehen erantzuna izaten da onena. Bueltak ematen hasiz gero —«bai, baina kasu honetan ez»—, erantzunak bera nolakoa den erakutsi beharrean, nolakoa dela uste duen erakusten du. Sentitzen duena erantzun dezala, buruari bueltak ematen hasi gabe.
Bakarrik egin dezala, inor ondoan izan gabe. Zuen presentziak, ezer esan ez arren, erantzunetan eragiten du.
Baina galderaren bat ulertzen ez badu, galdetzeko aukera izan behar du. Horregatik, etxean egin dezala, heldu bat beste gela batean eskura dagoela: zalantzak argitzeko, baina erantzunetan eragin gabe.
47. galderari erantzutean, mezu bat agertuko da esanez esteka pasa dizuenak emaitzak emailez bidaliko dizkizuela. Ez egin kasurik: erantzunak jasota geratu dira jada. Ez duzue besterik egin behar, ezta emailik itxaron ere.
Beste 15 minutu. Saiora nondik abiatzen garen jakinda iristeko balio digu. Ez dago erantzun zuzenik edo okerrik.
Hauei buruz galdetuko dizuegu:
Galdera gehienak gaztearentzat dira, eta azkenak aitarentzat edo amarentzat. Hala ere, testaren kontrara, hau elkarrekin betetzea komeni da: bakoitzak zuen ekarpena egingo duzue, eta lanketa hori bera ere prozesuaren parte da.
60 eta 90 minutu artean, aurrez aurre edo online, erreserba egitean aukeratu zenutenaren arabera.
Euskadi etorbidea 7, behea eskumaAte hau bilatu: kalean bertan dago.
Kokapena mapan ikusiAurreko egunean Meet gelarako esteka bidaliko dizuegu emailez. Ez duzue besterik egin behar.
Goiz horretan iritsi ez bazaizue, esan iezaguzue.
Zerbait argi ez badago, idatzi iezaguzue. Nahiago dugu saioaren aurretik argitzea.
Laster arte.
Aitor eta Egoitz · Izana